IKASTOLEN VII. BATZARRA

Fecha2024 | 03 | 11
IKASTOLEN VII. BATZARRA

Datorren ekainaren 22an, EHI-ko (Ikastolen Konfederazioa) 114 ikastolek VII. Biltzarra egingo dugu (VI. Biltzarra 2009an egin zen) Baluarten.

Ekitaldi honen helburua datozen 8-10 urteetarako ikastolen mugimenduaren ildo estrategikoak zehaztea da.

 

Hiru lan-dokumentu daude, euskaraz eta gazteleraz, zuen eskura jartzen ditugu ikastolaren web-orriko kooperatibistentzat soilik eskuragarri dagoen atalean: DOKUMENTAZIOA VII. KONGRESUA

Zirriborroak diren hiru lan-dokumentu horietatik abiatuta, ikastola bakoitzak epe du, apirilaren 15erako, hobekuntza proposamenak egiteko.
 
Garrantzitsua iruditzen zaigu gogoeta hori familiekin eta langileekin partekatzea. Dokumentazioa aztertzeko ahalegin handia egin behar dela jakinda, gure proposamena da 3. dokumentuan zentratzea ("Nora goaz"). Irakurtzera eta hausnartzera gonbidatzen zaituztegu.
 
Ondoren, martxoaren 14an, 16:45ean, bilera bat egingo dugu ikastolako bideo gelan. Bertan, zuzendaritzarekin eta juntarekin batera, ekarpenak egin nahi dituzuen kooperatibistak partehartzera gonbidatuta zaudete.
 
Zuen eta langileen ekarpenekin ikastolaren izenean dokumentu bakarra egingo da, eta Ikastolen Federazioari bidaliko zaio.
 
Anima zaitezte!